Project Description
2. irratsaio honetan gauza oso-oso interesgarriak kontatu dizkiguten hiru emakumerekin solastu gara: Idalia Virginia (La Via Campesinako nikaraguarra), Dionara Soares (Brasilgo MSTkoa) eta Amaia Pascual (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxakoa).
Bestalde, egunotako hainbat gai jorratu ditugu: COP21 Parisen, Bide Berriak lehiaketaren lan irabazleak, Hegoa institutuak antolatutako laugarren jardunaldiak…
Azkenik, Maddi Suarezek Bide Berriak lehiaketara bidalitako ‘Ekofeminismoa’ bideoaren abestia entzuteko plazerra izan dugu.