1879ko abuztuaren 8an Emiliano Zapata jaio zen. Nekazaria eta mestizoa, Mexikoko iraultzako lider garrantzitsuenetako bat izan zen Zapata. Ejército Libertador del Sur-ko buruzagia izan zen. Mugimuenduak lurrak Mexikoko nekazari eta indigenei bueltatzeko borroka egin zuen, nekazal erreforma justizia soziala lortzeko bidea zela aldarrikatzen. “Lurra lantzen duenarentzako da” lelopean egin zuten borroka.

¡¡ QUÉ VIVA ZAPATA !!